ves esta página sin formato por que esta hecha cumpliendo el estándar web CSS 2.
tú navegador no soporta este estándar, o tienes dicho soporte desactivado.
si estas en el primer caso,
actualízate. merece mucho la pena.
Inicio >
Historias > Gizonaren Ahoa
Gizonaren Ahoa
Gabriel Aresti
Ez zazue tapa
gizonaren ahoa.
Defiendi dadin.
Hainbeste bidegabe
egin zaio
azken ehun mila urte honetan...
Orain,
besoak
indar-gabeturik ditu,
burua erdi-bitan;
ez diozue
kopetan adarrik ernacen
uci;
ebaki dizkiozue
eskuak,
ez dezan
ezpatarik astin.
Hor daca.
Ezin defendi diteke
indarrez
Bakar-bakar-bakarrikan
geracen zaio
hica.
Baina ez zazue,
baina ez zazue,
baina ez zazue,
ez zazue tapa
gizonaren ahoa.
Hicaz balia dadin,
hicaz
zerbica dadin.
Honela konpreni
dezazuen
mundura.
Ez,
ez zazue tapa
gizonaren ahoa.
2003-02-24 09:04 | 0 Comentarios
Referencias (TrackBacks)
URL de trackback de esta historia http://gargantua1.blogalia.com//trackbacks/5641
Comentarios
portada | subir